Dantza

BALLETT AM RHEIN

Drei Meister – Drei Werke / Hiru maisu – Hiru lan George Balanchine / Hans van Manen / William Forsythe

Alemaniatik, programa hirukoitza, munduko dantza-konpainiarik garrantzitsuenetako baten eskutik.

2025ko otsailaren 28tik, martxoaren 01ra
Sarrerak erosi

Alemaniatik munduko ballet-konpainiarik handienetako bat heldu da: Ballett am Rhein Düsseldorf Duisburg. Raphaël Coumes-Marquet balletaren zuzendariak eta Bridget Breiner koreografo-buruak 2024ko udatik elkarrekin zuzendutako taldea Bilbon izango da Drei Meister – Drei Werke (Hiru maisu – Hiru lan) izeneko programa hirukoitzarekin. Izenak adierazten duenez, nazioarteko izen handiko hiru koreograforen beste horrenbeste pieza eskainiko dituzte.

Lehenengo koreografia George Balanchineren Rubies da, odol gorri koloreko harribitxi horren esentzia adierazten duena. Dantzariak kementsu mugitzen dira agertokian zehar, Stravinskyren piano eta orkestrarako capriccioaren erritmoan. Balanchinek jauzi konplexuak eta hanka-puntetako dantza trebeki uztartzen ditu jazz-mugimenduekin, Broadwayko agertokietan ikus daitezkeenen antzekoekin. Eskarlatazko kaleidoskopio-irudiek dantzaren indar energetikoa ospatzen dute.

Bigarren pieza Visiones fugitivas da, Hans van Manenek 1990ean sortua, Sergei Prokofieven musika homonimoa oinarri hartuta. Harmoniaz eta dinamismoz beteriko pieza da, harrigarria eta liluragarria, eta mugimenduek eta musikak bat egiten dute dantzaren arte iragankor eta erakargarrian. Hunkitzen eta inspiratzen duen koreografia da, genero-bereizketarik egiten ez duena eta, une batez, inguratzen gaituen mundua ahantzarazten diguna.

Azkenik, William Forsytheren Enemigo en la Figura lanarekin amaituko da gaua. Frenesiaren eta lasaitasunaren artean mugitzen da, eremu ilun eta misteriotsuaren artean, musikaren erritmo pultsatzaileari jarraikiz. Argiak, dantza-mugimenduekin batera koreografiaren parte denak, espazioa leherrarazi edo uzkurtu egiten du; dantzariak iluntasunetik agerrarazten ditu, eta eutsi ezinezko erakarpena sortzen du. Argiaren eta iluntasunaren esplorazio horren erdian gizabanakoa dago. Lan honek, bere urgentzia eta estetika erradikalarekin, ez du modernotasunetik ezer galdu.


Taldea


BALLETT AM RHEIN DÜSSELDORF DUISBURG
Ballet-zuzendaria: Raphaël Coumes-Marquet.
Koreografo-burua: Bridget Breiner.
Biraren managementa: Mondigromax -cultivos de cultura.

RUBIES
Koreografia: George Balanchine.
Musika: Igor Stravinsky.
Pianorako eta orkestrarako capriccioa (1929).
1. Presto, 2. Andante rapsodico 3. Allegro capriccioso ma tempo giusto .
Eszenografia: Pepe Leal.
Jantziak: Karinska.
Koreografiaren entseguak eta muntaia: Nanette Glushak.
15 dantzarirentzat.
VISIONS FUGITIVES
Koreografia: Hans van Manen.
Musika: Sergei Prokofiev.
Visions Fugitives op. 22 (1917), jatorrian soilik pianorako piezak, Rudolf Barschairen hari-instrumentuetarako moldaketekin (1963) .
Jantziak eta eszenografia: Keso Dekker.
Argiak: Joop Caboort.
Koreografiaren entseguak eta muntaia: Nancy Euverink.
6 dantzarirentzat.

ENEMY IN THE FIGURE
Koreografia: William Forsythe.
Musika: Thom Willems.
Jantziak, eszenografia eta argiak: William Forsythe.
Eszena eta argiak gainbegiratzea: Tanja Rühl.
Koreografiaren entseguak eta muntaia: Thomas McManus eta Ana Catalina Román.
11 dantzarirentzat.

Saioak

28/02/2025 19:30
01/03/2025 19:00

Prezioa

22-45€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Dantza profesionalak:
% 25eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua*.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP