“Sentibera, ikusgarria, bertutetsua, adimentsua… Beti eragiten du interesa”. Nicole Strecker, Tanz
“Alemaniako dantza-konpainiarik liluragarriena” Manuel Brug, Die Welt
Ballet am Rhein, balleteko gaur egungo konpainiarik onenen artean dago. Tanz aldizkariak Martin Schläpfer, konpainia horretako zuzendaria, aukeratu zuen urteko koreografo 2010ean eta Ballet am Rhein balleta konpainiarik onena hiru urtez jarraian, alegia, 2013an, 2014an eta 2015ean.
16 nazionalitateko 45 dantzarik denak bakarlari diren multzoa osatzen dute. Konpainiak nazioartean bira ugari egin ditu, hirietako agertokirik onenetara eraman dutenak, horien artean, Paris, Amsterdam, Bartzelona, Mosku, Edinburgo, Maastricht, Oman, Tel Aviv edo Munich.
Bilbon aurkezteko hautatu den programaren izenburua “7” da, Gustav Mahler-en zazpigarren sinfonian oinarritua. 2015ean Edinburgoko Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zenean, kritikaren ahobatezkotasunezko goraipamen sutsuak eragin zituen.
Taldea
Gustav Mahler-en zazpigarren sinfonia
Zuzendari artistikoa eta Koreografia: Martin Schläpfer
Eszenografia eta jantziak: Florian Etti
Argiztapena: Volker Weinhart
Saioak
Azaroak 11. 20:00
Azaroak 12. 20:00
Prezioa
12-42€ / Beherapenak
Iraupena
1 ordu 30 minutu