Passione in due obran oinarritutako ikuskizuna; bertan, Marseillako Ballet Nazionalak, Emio Greco eta Pieter C. Scholten buru dituela, Johann Sebastian Bach-en “Nekaldia San Mateoren arabera” birbisitatzen du.

Obra Franck Krawczyk musikari eta konpositoreak libreki eta maisutasun handiz moldatuta dago; asmatu egiten du sufrimendua, sentsualitatea eta sakrifizioa transmititzen horretarako pianoaren intentsitateaz eta eskusoinuaren malenkoliaz baliatuz. Dantzarien gorputzek modu pausatuan eta ausardiaz dantzatzen dute, soinuekin elkarrizketan arituz.

Greco-ren eta Scholten-en sormenek sari ugari eta jendearen txaloak jaso dituzte mundu osoan zehar. Tinko eusten diote euren unibertso estetikoari eta eszenikoari, lengoaia klasikotik nahiz dantza postmodernotik elikatzen denari.

Obra honetan, Marseillako Ballet Nazionalak dantzaren eta musikaren arteko harremana bikain esploratzen du.


Taldea


Kontzeptua: Emio Greco, Pieter C. Scholten eta Franck Krawczyk

Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Emio Greco eta Pieter C. Scholten

Argiztapena: Henk Danner

Jantziak: Clifford Portier

Musika: Johann Sebastian Bach-en “Nekaldia San Mateoren arabera”, Franck Krawczyk-en moldaketa librean.

Pianoa eta eskusoinua: Franck Krawczyk

Produkzioa: Marseillako Ballet Nazionala, ICKamsterdam-ekin elkarlanean.

7 dantzarirentzako obra, pianoarekin eta eskusoinuarekin zuzenean.

 

Saioak

Urtarrilak 20. 20:00

Urtarrilak 21. 20:00

 

Prezioa

10,50 - 36 euro / Beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.

Dantzako profesionalek: %25

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek:%50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

Iraupena

ordu 1

TOP