Egoitza Vancouverren duen Ballet BC konpainia kanadiarra 1986an sortu zen. Ordutik, sekulako errepertorioa landu du munduko koreograforik handienekin, besteak beste, William Forsythe, Ohad Naharin eta Emanuel Gat ospetsuekin. Nazioartean itzal handia lortu duten maila handiko dantzariak ditu taldekide.
Arriaga antzokira egingo duten lehenengo bisitan, Medhi Walerski NDTko dantzari ohi eta koreografoak egitarau hirukoitz hunkigarria eskainiko du. Emanaldia hasteko, Sharon Eyal israeldarrak Gai Behar artista eta ekoizlearekin batera sortu duen Bedroom Folk pieza ikusgarria eskainiko dute. Hemezortzi antzezlek interpretatutako talde-koreografia da, eta Ori Lichtick artistaren musika elektronikoan oinarrituta dago. Dantzariak dantza hipnotiko batera bideratuko dituzte, eta, aldi berean, askotariko keinu konplexuak egiteko ahalmena berenganatuko dute, maisuki, musika oroitarazle eta indartsua lagun dutela.
The Statement izango da gaueko bigarren pieza. Kanadako Crystal Pite koreografo ezagunak irudimen itzelezko sorkuntza-lana proposatzen du, dantza eta antzerkia uztartuta botere-gatazka aztertzen duena. Kontrola eskuratzeko borrokan murgilduta dauden lau antzezlek manipulazioari aurre egingo diote. Jonathon Young antzerkigile kanadarraren testu indartsua da lanaren euskarria.
Emanaldia ixteko, dantza-konpainiak Garden lana eskainiko du. Medhi Walerski zuzendariak sortutakoa da, Camille Saint-Saëns musikagileak piano eta hari boskotearentzako La minorrean konposatutako musika-lanean inspiratuta. Hala, ikuskizun arin eta organikoan, elkarrizketa liluragarria sortuko da musika finaren eta dantzarien gorputz sentsualen artean.
Taldea
BEDROOM FOLK
Koreografia: Sharon EyalSorkuntza-lankidetza: Gai Behar
Koreografia-laguntzailea: Tom Weinberger
Musika: Ori Lichtik
Argiztapenaren diseinua: Thierry Dreyfus
Argiztapenaren diseinua: Alon Cohen
Jantzien diseinua: Rebecca Hytting
THE STATEMENT
Koreografia: Crystal PiteTestua: Jonathon Young
Ahots-interpretazioa: Meg Roe, Colleen Wheeler, Andrew Wheeler, Jonathon Young
Musika: Owen Belton
Eszenografia: Jay Gower Taylor
Jantzien diseinua: Crystal Pite, Joke Visser
Argiztapenaren diseinua: Tom Visser
Zuzendaria: Roger Van der Poel, Rena Narumi
GARDEN
Koreografia: Medhi WalerskiMusika: Camille Saint-Saëns. Piano Quintet in A minor Op 14
Argiztapenaren diseinua eta eszenografia: Theun Mosk
Dramaturgia: Pierre Pontvianne
Jantzien diseinua: Medhi Walerski, Joke Visser
Produkzioa: Ballet BC konpainia. Kanadako Arteen Kontseiluaren laguntzarekin.
Saioak
11 - 19:00.
12 - 19:00.
Prezioa
Desde 21€ hasta 45€ /con descuentos
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Dantza profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
110 min. 20 minutuko bi tarteekin