“Hiru bikote gonbidatu dituzte jolas terapeutiko itxuraz osasuntsu batean parte hartzera. Egunerokotasunaren korrimendu ozta-ozta ohargarri bat. Martxan jartzen den mekanismoak aske uzten ditu aitorpenak, erreklamazioak, egiak eta gezurrak, eta zaila da geratzen. Saio oso partikular batean, zeregin horretarako espresuki pentsatutako espazio batean, sei jokalariak lerratuak dira erabakiak hartzera eta beren joko ezkutua jokatzera. Modu erradikal bat ezkutukoa agerian jartzeko, gaur arte indarrean zeuden ordenua, kodeak eta bikote-lokarriak hausteko. Eta, hartara, arnasa hartzeko.”
Hitz horiekin aurkezten du Espainian bere azken lana Daniel Veronese egile, egokitzaile, aktore eta zuzendari argentinar handiak. Matias del Federicok idatzitako lan honek CONTAR 1 lehiaketa irabazi zuen Buenos Airesko lehenbiziko Antzerki Azokan.
Taldea
Bertsioa eta zuzendaria: Daniel Veronese
Eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz
Argiak: Aníbal López
Aktoreak: Gorka Otxoa, Manuela Velasco, Fele Martínez, Melani Olivares, Juan Carlos Vellido eta Carmen Ruiz
Saioak
Prezioa
8,50-25 euro / Beherapenak
Iraupena
1 ordu 40 minutu