Aukeran Dantza Konpainiak bere 20. urteurrena ospatuko du, ongien dakien moduan: ikuskizun berri bat prestatuz.

Ikuskizun horretan begirada berri bat eman diete beren azken obretako pieza ezagunenei, Ainhoa Aierbe eszena zuzendariaren eta Mixel Ducau musika zuzendariaren laguntzaz. Elkarrekin sustatu dute ikusleak harrituko dituen proposamen eszeniko dotore eta zaindu hau.

Aukeran DK Donostian fi nkatutako konpaini bat da, 1997an Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak sortua. Harrezkero ibilbide luze eta oparoa garatu du, hainbat ikuskizun ekoitzi eta birak ere antolatu dituelarik. Bere koreografi ak nabarmentzen dira dantza tradizionalak eta garaikideak nahasten dituelako, dantza eta musika tradizionalen erritmoak eta arauak hautsiz, aldatuz,motelduz eta are desegituratuz.

Aukeran dantza konpainia, tradizionala eta garai­kidearen arteko erlazio eta orekan ikertzeko eta sakontzeko ideiarekin sortzen da. Berezkoa duen kultur identitate aberatsetik abiatuz, eta proposa­men artistiko berritzaileetan arakatuz eta tarteka­tuz egin du bere bidea konpainiak; Esperimenta­zioaren bidezko eguneratze horretan, ikuskizunak biltzen dituen elementuak, koreografien, musiken, eszenaratzearen, argiztapenaren edota janzkeren berriztatzeak, zerikusi handia izan du.

Aukeran proposamen berriarekin dator, eszena­toki gainean 20 urte bete dituela ospatzeko; ehun­ka emanaldi eta milaka entsegu, dantzari, zuzen­dari, tekniko, jostun …eta talde osoaren lanordu askoren isla izango dena; bere azken hiru ikuskizunen: Gernika, Geltokia eta Maurizia, atzera begirako, berrikusitako eta berritutako begi­rada proposatuko du, eta batez ere, bere pre­sentziarekin esfortzu guzti hori txalotzen jakin duen publikoaren aurrean.


Taldea


Aukeran Dantza Konpainia

Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz

Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe

Musika zuzendaritza: Mixel Ducau

Aukeran 20 urte kartela: Jesus Mari Lazkano

Argiztapen diseinua: Carlos Solano

Soinua: Unai Mimenza

Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi

Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdós, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Agustín Martínez

Musikariak: Mixel Ducau, Iñigo Egia, Xabi Solano, Xabier Zeberio

Jantzien diseinua: Óscar Armendáriz

Saioak

19:00

Prezioa

8,50 - 24 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25etik %35era
TOP