Antzerkia - Agertoki irekia

Antonia

Lorcak dioen moduan, heriotza zelatan dago eta ez oroitzea hiltzea da.

2021ko otsailaren 02tik 03ra

ESTREINALDIA ARRIAGA ANTZOKIAN

Zergatik oroitu, zertarako, nola eta zer. Galdera horiei erantzuteko gogoa dago Antonia antzezlanaren sorreran. Lorcak zioen moduan, heriotza zelatan dago eta ez oroitzea hiltzea da.

Zer gertatzen zaio memoriarik gabe geratzen den pertsonari edo herriari? Memoria identitatea al da? Non dago sorrerako kontakizuna?

Idazle baten eta bere pertsonaien historia ezagutu ahal izateko, antzezlanak ebakia egiten du haren burmuinean. Oroitzapenen arteko bidaia da, iraganaren eta orainaren artekoa, errealitatearen eta fikzioaren artekoa. Haren kontakizunaren bilaketa da, eta baita geurearena ere.


Taldea


Dramaturgia eta Zuzendaritza: Javier Liñera.
Antzezleak: Aitor Pérez Collado, Begoña Martín Treviño.
Ikus-entzunezkoetako antzezleak: Raúl Camino, Charo Polentines.
Ikus-entzunezkoen sorkuntza: Estudio Gheada.
Jantzien diseinua: Dedales.
Argiztapenaren diseinua: Edu Berja.
Produkzioa: Ékoma teatro, Javier Liñera.
EArriaga Antzokiaren lankidetzarekin.

Saioak

2 - 19:00
3 - 19:00

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

85 min.

TOP