Anne-Sofie von Otter-ek, kritikak bere belaunaldiko mezzo-sopranorik onenen artean kokatzen duenak, munduko auditoriumik onenetan jardun du, lan ugari argitaratu ditu eta izen handiko sariak jaso ditu, besteak beste, Grammy sari bat Interpretazio Bokal Klasikorik Onenari, edo Diapason d’Or bat. Gainera, duen moldakortasunak eta jarrera berritzaileak lirikatik harantzagoko beste alor batzuetara mugiarazi dute, beste hainbat artistekin elkarlanean arituz, horien artean, Elvis Costello edo Brad Mehldau piano-jolearekin.

Brooklyn Rider lau musikari klasiko dira eta rockeko izar gazteen indarrez jotzen dute musika. Ganbera-musikaren etorkizuntzat aldarrikatzen dira; horien zuzenekoak XXI. mendeko ensemble bizi eta sortzailea gehiago dirudi ohiko ganbera-laukote bat baino.

Anne-Sofie von Otter-en eta Brooklyn Rider-en baturak agertokian magia eta errepertorio eklektikoa iragartzen ditu So many things-ekin. Bertan, oso artista desberdinen konposizioak biltzen dira, besteak beste, John Adams, Nico Muhly , Philip Glass, Elvis Costello, Janacek edo Björk.


Taldea


Ahotsa: Anne-Sofie von Otter

Brooklyn Rider String Quartet:

Johnny Gandelsman, violin

Colin Jacobsen, violin

Nicholas Cords, viola

Michael Nicolas, cello

Saioak

Maiatzak 25. 20:00

Prezioa

12 - 42 euro / beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

Iraupena

100 minutu Atsedenaldia: 20 minutu

TOP