Oraingon Anne Etchegoyenek aurkeztuko duen proiektuak euskal gizartean emakumeak hartzen duen eta beti hartu izan duen leku nabarmena aldarrikatzen du. Beti entzun izan dugu «etxekoandre», etxea kudeatzen duena, ama eta emaztea izateaz gain. Aitzitik, irudi hori zertxobait murrizgarria da, emakume euskaldunaren patua beti hartu izan baita ikaragarritzat: abenturazaleak, grinatsuak, gogorrak, artistak, amorante maitekorrak, amak.
Annek, emakumea ohoratzekotan, ikuspegi freskoa eman dio lau abeslari profesionalez (20 eta 35 urte bitartekoak) osaturiko euskal abesbatza gazteak inguraturik. Berak sortutako abestiak ez ezik, orain arte gizonezkoek abesturiko euskal kanta tradizionalak ere, aldaketa berriekin, interpretatzen ditu. «Boga boga», «Mendian gora haritza» edo berriagoa den «Askatasunera», besteak beste, publiko bilbotarrari aurkeztuko dion proiektuaren lanen artean daude.
Saioak
19:30
Prezioa
12 - 20 € /beherapenak
Arriagako Lagunak: %20Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
90 minutu