Lapurdiko Bidart herrian jaiotako Anne Etchegoyen abeslari gazteak lan gogorraren puruz ikaragarrizko ospea lortu du euskal musikaren munduan Frantzian argitaratu dituen bi lanekin. Anneren ahotsak jauzi egin du gure mugen gainetik eta atzerrian ezagutarazi du gure musika ondarea.

Orain aurkezten duen diskoa, “Ongi Etorri”, Hegoaldeko publikoari bereziki zuzendutako bilduma da. Badira bertan inoiz argitaratu gabeko bi kantu eta orain arte kaleratu dituen bi diskoetatik aukeratutako abesti onenak.

BIOTZ ALAI ABESBATZA (ALGORTA)

1923an, sortu zenean, Algortako San Nikolas de Bari parrokiako abesbatza izan zen; Manuel Gainza izan zen lehenengo zuzendaria, eta, geroago, Ángel de Urigüen.

1966an, lehenengo zuzendariaren seme Juan José Gainzaren zuzendaritzapean, etapa berri bat ekin zitzaion: kanpo proiekzioari ireki zitzaizkion ateak, eta korua lehiaketa eta kontzertuetara aurkeztu zen. Hainbat lehenengo sari ere eskuratu zituen, besteak beste, Torreviejan, habaneretan eta polifonian, eta Tolosako ahots baxuen nazioarteko lehiaketan.

1989an, Javier Oyarzabal zuzendari berriaren eskutik, bira egin zuen Venezuelan zehar, eta, 1993an, beste bat Argentinan zehar.

Europako herrialderik gehienetan aritu da (Alemania, Holanda, Bekgika, Ingalaterra, Gales eta Frantzia), eta Espainiako geografiakoprobintzietan abesbatzen musikako konpositore hadien obrak interpretatu ditu, artista famatuekin batera. Iaz, 90. Urteurrena ospatuzuen abesbatzak, eta Getxoko Udalak udalerriko kultura-ondare ukigarri eta ukiezinaren saria eman zion

Gaur egun, abesbatza 50 ahots baxuz osatuta dago, eta, Josu Soldevilla du zuzendari, 2009. urtetik.


Taldea


Anne Etchegoyen
Coro Biotz Alai

TOP