Astelehenero, portuko hotel txiki batean hiru bikote biltzen dira: Z. andrea eta A. jauna, A. andrea eta Y. jauna, eta Y. andrea eta Z. jauna. Elkar engainatzen dute, jakin gabe ondoko ohean daudela beren senarrak eta beren emazteak, haiek ere beste batzuekin. Betaurrekodun gizon gazteak, hotel txikian lan egiten duenak, ostatuko bezero guztiak ezagutzen ditu, bai eta beren bilera sekretuak ere. Berak ere parte hartzen du maitasunaren jokoan.
Supituki, distira txiki bat, haserre une bat, zerbait ez doa ondo. Bat-batean, Z. andreak bi buru ditu, eta A. jaunari ahoa falta zaio. Y. jaunaren bihotza sutan dago, eta andrearena harri bihurtu da. Neskato bat bizikletan dabil gauez, mutikoaren bila. Hotel honetan eta haren kanpoaldean gertatzen dena imajinario surrealista baten batura da. Ezerk ez du irauten den bezala.
Alemanierazko bertsioa, euskarazko eta gaztelaniazko gain-tituluekin.
Taldea
Eszena zuzendaria: Burkhard C. Kosminski
Eszenografia: Florian Etti
Jantziak: Lydia Kirchleitner
Musika: Hans Platzgumer
Argiztapena: Nicole Berry
Dramaturgia: Ingoh Brux
Produkzioa: Mannheim-eko Antzoki Nazionala
Antzezleak: Sven Prietz, Anne-Marie Lux, Katharina Hauter, Stefan Reck, Ragna Pitoll, Fabian Raabe, Hannah Müller, Reinhard Mahlberg
Saioak
20:00
Prezioa
8,50 - 24 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25etik %35eraIraupena
Ordu 1 eta 45 minutu /atsedenik gabe