Ikuskizuna bertan behera
SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA
Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:
Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.
Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.
INFORMAZIO GEHIAGO
Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:
- Telefonoz: 94 479 20 36
- E-maila bidez: informacion@teatroarriaga.eus
Vienan 1902an. Orduan 22 urte zeuzkan Alma Schindler, haurdun zegoela, bera baino 19 urte zaharragoa zen Gustav Mahlerrekin ezkondu zen, gorteko operako (Hopofer) goi-mailako zuzendaria. Emakumeak gizona miresten bazuen ere, bere musikak ez zuen liluratzen (beranduagoko salbuespena izan ezik, «Das Lied von der Erde» eta 6 eta 7. sinfoniak). Gustav Mahlerrek andrea biziki maitatu arren, konposatzeari uzteko baldintzapean ezkondu zen: «nire musikarako biziko zara, eta ez zure musikarako». Harremanak Gustav zendu arte iraun zuen, 1911 arte hain zuzen ere. Almak elkarri igorritako gutunen zati bat suntsitu eta beste zati bat berridatzi edo aldatu zuen. Baliteke Europako XX. mendeko pertsonaia aipagarri hauen arteko benetako istorioa bere abestietan baino ez egotea.
2020an Ludwig van Beethoven konpositore, orkestra zuzendari eta pianista alemaniar aparta jaio zenetik 250 urte izango dira, ezbairik gabe musikaren historian talentu nagusietako bat. Urtemuga hau medio, Arriaga Antzokiak Vienako eskolan arreta jarri nahi izan du. Europako musika klasikoaren korronte estilistiko horretan protagonistetako bat izan ez ezik, itzal handiko aitzindari dugu musikari hau. Ziklo honetan, Beethovenetik hasi eta Vienako Eskolako zenbait konpositore handiri eta bereziki haien alderdi liederistari omenaldia egingo zaie.
Gustav Mahler
Ich ging mit Lust durch einen Grünen Wald
Alma Mahler-Werfel
Die Stille Stadt
In meines Vaters Garten
Laue Sommernacht
Bei dir ies es traut
Ich wandle unter Blumen
Gustav Mahler
Frühlingsmorgen
Erinnerung
Ich atmet’ einen Lindenduft
Liebst du um Schönheit
Rheinlegendchen
Alma Mahler-Werfel
Lied in der Nacht
Der Erkennende
Lobgesang
Gustav Mahler
Blicke mir nicht in die Lieder
Ich bin der Welt abhanden bekommen
BEETHOVEN ETA VIENAKO ESKOLAREN ZIKLOA
Taldea
Sopranoa: Ana Gabriella Schwedhelm
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre
Saioak
19: 30
Prezioa
15 € /beherapenak
Arriagako lagunak: %25eko deskontua.Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian aurkitzen diren pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurreko palkoan lagun batekin).