Literatura eta musika euskaraz

Alboka Folk Taldea. 25 urte

Euskal folkaren talderik esanguratsuenetakoaren 25 urteurrenaren bira ixten duen kontzertua

2020ko urtarrilaren 20a

LITERATURA ETA MUSIKA EUSKARAZ – ESPAZIO FOYERA

Arriaga Antzokiko foyerrak, Alan Griffin eta Joxan Goikoetxea buru diren Alboka Folk Taldea hartuko du. Kontzertu horrekin amaiera emango dio talde gisa bete duen 25. urteurrena ospatzeko birari. Taldea boskote gisa agertuko da ikus-entzuleen aurrean, gune horrek ematen duen berotasunera eta gertutasunera egokitutako proposamenarekin. Bere errepertorioan, Alboka Folk Taldeak, orain arte argitaratu duen “Lurra, ur, haize” azken diskoko abestiez gain, aspalditik zuzenean interpretatzen ez dituen aurreko lanetako melodiak ere eskainiko ditu.

Alboka Folk Taldea euskal folkaren talde sendoenetakoa eta esanguratsunetakoa da. Sortu zenetik abestiak egin ditu –abestutakoak eta musika-tresnekin jotzekoak–, horietako batzuk euskal erromantze tradizionaletan oinarritutakoak, eta beste batzuk asmatu berriak, baina beti ere musika herrikoiari leial izanda.

Arriaga Antzokiak, oso une onean dagoen musika taldearen kontzertu berezia jasoko du. Duela pare bat urte “Lurra, ur, haize” bosgarren diskoa argitaratu zuten. Dantzen eta antzinako erromantzeen bila doan bidaiara eramango gaituzten 17 abesti jasotzen dira bertan. Baina Alboka Folk Taldea ez da gelditu, eta dagoeneko etorkizunari begira dago, eta buruan hainbat egitasmo ditu.


Taldea


Akordeoia: Joxan Goikoetxea

Alboka, flautak, muxukitarra: Alan Griffin

Bouzuki: Juanjo Otxandorena

Ahotsa, gitarra: Xabi San Sebastian

Gitarra, mandolina: Iosune Marin

Saioak

19:30 

Prezioa

15 € /beherapenak

Arriagako lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian aurkitzen diren pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurreko palkoan lagun batekin).
TOP