Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

ESTATUKO LEHEN EMANALDIA ARRIAGA ANTZOKIAN IZANGO DA

“Dantza egiteko modu berri bat iratzarri dut, nire ideiak dantzan jartzen dituena besteen gorputzen bitartez. Horrek dantzari helduak ere biltzen ditu, beren historiak eta esperientzia emozional konplexuak beraiekin daramatzaten horiek. Baina aldatu ez dena gure aroaren testuinguruan mito zahar eta berriak arakatzeagatiko nire grina da”.

Akram Khan

Gure egunera arte iritsi den literatura lan handi zaharrenetako baten, Babiloniako Gilgamexen epopeiaren pasarte baten aurkikuntza berrian inspiratuta, “Outwitting the Devil”, Akram Khanen lan berria, erritualean eta oroitzapenean kontzentraturiko epopeia bat da. Hautsitako taulatxoen eta idolo erorien paisaia batean, sei pertsonaiek geratzen zaizkien aberastasunak eta historiak partekatuko dituzte, denboran galdutako eta ahantzitako ezagutza zaharraren zatiak osatzeko saiakera batean.


Taldea


Zuzendari artistikoa/Koreografia zuzendaria: Akram Khan

Dramaturgia: Ruth Little

Argiteria diseinua: Aideen Malone

Diseinu bisuala: Tom Scutt

Soinu-banda originala eta soinua: Vincenzo Lamagna

Jantzien diseinua: Kimie Nakano

Idazlea: Jordan Tannahill

Entseguen zuzendaria: Mavin Khoo

Dantzariak: Ching-Ying Chien, Andrew Pan, Dominique Petit, James Pham, Mythili Prakash, Sam Pratt

Produktorea: Farooq Chaudhry

Buru teknikoa: Tina Fagan

Produkzioko burua: Florian Stagliano

Project/Tour Manager: Mashitah Omar

Hurrengoek koproduzitua: Sadler’s Wells London, La Comédie de Clermont-Ferrand, scène nationale, COLOURS International Dance Festival 2019 – Stuttgart, Théâtre de Namur – Centre Scénique

Arts Council England-ek babestua

Akram Khan Sadler’s Wells eta Mountview-eko artista elkartua da Londresen eta Curvekoa Leicesterren

Saioak

19:30 

Prezioa

14 - 42 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Dantzako profesionalak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP