Dantza

Akram Khan Company: Kaash

Sorkuntza eta errausketa dira bost dantzarirentzako lan honen abiapuntua.

2016ko otsailaren 25a

“Kaash” ikuskizuna sortzeko Akram Khan koreografoak bi artista ezagun hartu ditu lagun: Nitin Sawhney konpositorea eta Anish Kapoor eskultorea. “Kaash” (“balitz”, hindieraz) dantza-ikuskizun bat da, zeinetan hots egiten zaien ezaugarri sinboliko eta erritmiko zahar-zaharrez hornitutako Ganesh, Krishna eta Shiva jainko hinduei. Koreografia lan honen egiturak zerikusi handia dauka musika hinduaren musika-ziklo tradizionalekin. Sorkuntza eta errausketa dira bost dantzarirentzako lan honen abiapuntua.

Akram Khan dugu gaur eguneko dantza munduko artista ospetsu eta errespetatuenetako bat, eta baditu eginak hainbat ikuskizun, hala nola “Desh”, “iTMOi”, “Vertical Road”, “Gnosis”, “zero degrees”, eta baita ere Londresko 2012ko Joko Olinpikoen Irekiera Ekitaldiko zati bat.

Nitin Sawhney egungo konpositore moldakor eta galdatuenetako bat da, 50etik gora filmetako soinu-bandak konposatu ditu, estudioko bederatzi album grabatu, eta Paul McCartney eta Sting bezalako artistekin lan egin du.

Anish Kapoor Bombay hirian jaio zen 1954an eta Londresen bizi eta lan egiten du. Bere belaunaldiko eskultore garrantzitsuenetako bat da eta bere lan batzuk ikusgai daude Bilboko Guggenheim Museoan.


Taldea


Arte zuzendaria eta koreografia: Akram Khan
Konpositorea: Nitin Sawhney
Eszenografia: Anish Kapoor
Argiak: Aideen Malone
Jantziak: Kimie Nakano
Musika gehigarria: “Spectre ( John Oswald) The Kronos Quartet
Ahotsa: Akram Khan, B C Manjunath
Soinua grabaketa: Bernhard Schimpelsberger
Ekoizpena: Farooq Chaudhry

Saioak

 

Prezioa

8,50-25 euro / Beherapenekin

TOP