Ainhoa Arteta sopranoaren ahots bikaina Federico García Lorca, Antón García Abril, Xavier Montsalvatge, Miquel Ortega eta Jesús García Leoz-en zerbitzura jartzen da emanaldi berezia eta desberdina eskaintzeko.

Ainhoa Arteta, gure gaur egungo sopranorik nazioartekoenak agertokietan bere 25. urteurrena ospatzen du ‘La voz y el poeta’ emanaldia eskainiz. Federico García Lorca-ri eskainitako omenaldi horretan, egileak berak musika jarri zien hainbat abesti interpretatuko ditu –’Canciones españolas antiguas’ (‘El Café de Chinitas’, ‘Nana de Sevilla’, ‘Zorongo’, ‘Anda, jaleo’, ‘Los cuatro muleros’, ‘Sevillanas del siglo XVIII’)– eta, baita, poetaren testuei beste hainbat egilek, Antón García Abril, Manuel García Morante, Jesús García Leoz, Xavier Montsalvatge edo Miquel Ortegak, musika jarritako abestiak ere.

Emanaldia osatuko dute Ignacio Sánchez Mejía-ren ‘Llanto por la muerte-ko’ ‘La sangre derramada’ obrak, Paco Rabal-ek errezitatutako grabazioak, eta ‘Bodas de sangre’ obrako ‘Leonardo y la novia’ obrak, Rafael Alberti-k interpretatuak.

Abeslariarekin batera, Rubén Fernández Aguirre piano-jolea arduratuko da musika-akonpainamenduaz.

“La voz y el poeta”
Federico García Lorca-ri omenaldia

 

 


Taldea


Abeslaria: Ainhoa Arteta

Piano-jolea: Rubén Fernández Aguirre

Eszenografia: Jorge Cardarelli

Jantziak: Custo Barcelona

Saioak

Azaroak 13. 19:00

Prezioa

13 - 45 euro / Beherapenak

TOP