Programazioa
SATORI
Musika: Pepe Gavilondo (1989) – Koreografia: Raúl Reinoso
Argialdi espiritualerako bidaia irudiztatzen du. Bertan erabiltzen den hiztegiak dantza garaikidea eta balletaren ildoak uztartzen ditu.
PAYSAGE, SOUDAIN, LA NUIT
Musika: Stefan Levin (1964) eta Leo Brouwer (1939) – Koreografia: Pontus Lidberg
Runbaren bidez, koreografo suediarra kultura kubatarrera hurbilduko da, gure musika tradizionalaren muina baita runba. Leo Brouwerren partituratik abiatuta, Pontus Lidbergek eta Stefan Levinek gaztetasunaren ospakizuna sortu dute, ilunabarren eta egunsentien artean.
TWO
Musika: Andy Cowton (1962) – Koreografia: Russell Maliphant
Lana ikusgarria da, mugimendu fisikoaren, Michael Hullsen argi-diseinuaren eta Andy Cowtonen jatorrizko musikaren arteko uztarketa zainduari esker. Ilusio optiko bat sortzen dute, eta dantzariaren irudia atmosferan lausotuz doala ikusiko dugu. Carlos Acosta dantzari eta koreografo kubatar ospetsua arituko da Arriaga antzokian.
Carlos Acostaren bio deskargatu
TWELVE
Musika: Vincenzo Lamagna (1982) – Koreografia: Jorge Crecis
Kirola, ariketa matematiko bat eta fisikako ariketa bat ere baden dantza-ikuskizuna diseinatu du Jorge Crecis espainiarrak. Hamabi dantzari eta 36 ur-botila agertokian direla, koreografoak ez die ez artistei eta ez publikoari arnasa hartzen uzten, ikuskizunaren hasieratik bukaerara.
Carlos Acostak 2015eko irailaren 28an sortu zuen Acosta Danza konpainia, eta 2016ko apirilaren 8an aurkeztu zuen jendaurrean estreinakoz. Kubako panorama eszenikoaren barruan, konpainiak ildo garaikide bat landu nahi du, ballet klasikoaren garapen teknikoa alde batera utzi gabe. Sortzaileak, lan jakin batean zehaztu nahi izan du urteetako ibilbide profesionalean osatu duen ikuspegi artistikoa. Dantzak Kuban duen garapen zabalaren emaitza da talde artistikoaren sorrera. Herrialde horretan, dantza idiosinkrasia nazionalaren funtsezko adierazpena da, eta ospetsua da bertako artistek oholtza gainean egin duten ibilbidea, balletaren, dantza garaikidearen zein folklorearen alorretan. Errepertorio koreografikoak hainbat egile biltzen ditu: Carlos Acosta, Marianela Boán, Sidi Larbi Cherkaoui, Justin Peck, Saburo Teshigawara, Goyo Montero, Pontus Lidberg, María Rovira, Rafael Bonachela, Miguel Altunaga, Alexis Fernández (Maca), Mickael Marso, Jorge Crecis eta Raúl Reinoso besteak beste.
Acosta Danzak Kultura Ministerioaren eta Arte Eszenikoen Kontseilu Nazionalaren babesa du, eta Londreseko Sadler’s Wells antzokia du koproduktore. Sadler’s Wells Europako agertokirik garrantzitsuenetako bat da, nazioarteko dantzaren egoitza, eta izen ospetsuak lotzen zaizkio, hala nola Sylvie Guillem, Sidi Larbi Cherkaoui, Akram Khan eta Valid Productions. Azken hori, logistika-enpresa bat da, konpainia nazioartean kudeatzeko Erresuma Batuan sortua. Konpainiak aldeko du hezkuntza artistikoko sistema nazionala, urtero kalitatezko dantzariak graduatzen dituena.
Berrikuntzarako, bilaketarako eta esperimentatzeko gunetzat du bere burua taldeak. Kubako artistentzat ez ezik, munduko sortzaileentzat ere zabalik ditu ateak; alegia, koreografo, musikari eta diseinatzaileentzat, artista plastikoentzat eta ikus-entzunezkoen arloko artistentzat. Helburu argia du: gorputzen mugimenduari eta eszenari dagokienez munduan gaur egun jorratzen ari diren ildorik puntakoenekin bat datozen dantza-ikuskizunak egitea. Kubako kulturaren aurkezpen-gutunik eraginkorrenetako bat izan nahi du.
2021ean, konpainia independenterik onenaren Dantza Sari Nazionala jasotzeko hautagai izendatu zuen, Erresuma Batuan, bertako Kritikoen Zirkuluko dantza-atalak.
Fair Saturday
Arriaga Antzokiak bat egingo du, aurten ere, azaroaren 27an (larunbata), ospatuko den Fair Saturday ekimenarekin. Egun horretan, hainbat hiritako artistak, kultur erakundeak, taldeak eta guneak elkartu egingo dira, ekitaldi bakoitzaren bitartez GKE edo gizarte arloko egitasmo bat bultzatuko duen kultur eta gizarte izaerako mugimendu globala eratuz. Horrela, larunbat horretan, arratsaldeko 19:00etan eskainiko den Acosta Danza: Evolution ikuskizunaren emanaldia izango da Fair Saturday ekimeneko jardueretako bat, eta emanaldi horren diru-bilketaren parte bat, Beningo populazioen parte diren pertsonen bizi baldintzak hobetzeko proiektu ugari egiten dituen Asociación de Amigos de la Fundación Vida para todos elkarteari emango zaio.
Taldea
Dantzariak: Carlos Acosta (Invitado especial), Zeleidy Crespo, Laura Rodríguez, Patricia Torres, Arelys Hernández, Penélope Morejón, Liliana Menéndez, Marco Antonio Palomino, Mario Sergio Elías, Enrique Corrales, Alejandro Miñoso, Yasser Domínguez, Maikel Pons, Raúl Reinoso.
Zuzendari orokorra: Carlos Acosta.
Entseguetarako maisua: Verónica Corveas.
Manager orokorra: Luis Carlos Benvenuto.
Managerra: Ismel Garit.
Eszena nagusia: Luis Carlos Benvenuto.
Eszena nagusiaren laguntzailea: Eduardo Peón.
Argien ingeniaria: Pedro Benítez.
Soinu teknikaria: Danill Massip.
Jantzien zaintza: Yunet Uranga.
Fisiatra: Carlos Rafael Rodríguez.
Saioak
26 - 19:30
27 - 19:00
Prezioa
18 - 32€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Dantza profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
80 min.