Emma Chacón Bartzelonan jaio zen 1886. urtean. Burgesiako gazte bati zegokion prestakuntza jaso zuen. Granadosen ikasle kuttun izan zen, eta harmonia, kontrapuntua eta konposizioa ikasi zituen. 1912an Jose Riberarekin ezkondu eta Bilbora etorri zen bizitzera, senarra Kataluniako ehungintza-enpresa bateko ordezkaria baitzen. Hurrengo urteetan, bederatzi seme-alaba izan zituen Emmak, baina ez zuen musika alde batera utzi. Hori bai, modu desinteresatuan jardun zuen beti, profesional izateko asmorik gabe.
Konposizioari ekin zionean, garai hartan emakume musikagileei «uzten» zieten generoa landu zuen: ahotserako eta pianorako abestia eta pianorako pieza laburra. Helduaroan, dena den, orkestra-konposizioren bat ere idatzi zuen. Emmak ez zion inoiz utzi pianoa jotzeari eta konposatzeari. Etxean, piano-gela zuen berak, eta pintura-gela senarrak. Emmak piano-gela hartan jardun zuen, eta baita irratian, ongintzazko kontzertuetan eta antzekoetan ere. Bere lanak interpretatzen zituen, garai hartan ohikoa zenez.
Emmaren lanen balio musikala musikagile garaikideen obrena bestekoa da, edo handiagoa. Hala ere, ia ez dira ezagutzen, ez dira egitarauetan sartzen. 2022an, haren heriotzaren 50. urteurrena beteko da, eta une egokia izango da musikagileari merezi duen tokia aitortzeko. Emma Chacónen lanetako batzuk Inéditas. la voz invisible de las compositoras izeneko CDan daude jasota —2020an argitaratu zen—, eta horiek zuzenean entzuteko aukera izan genuen Bilboko Arriaga antzokian. Orain, kontzertu honi esker, haren legatua hobeto ezagutu ahal izango dugu; izan ere, Emma Chacón konpositore handiaren musika agertokian eskaini beharrekoa da, tiradera batean gordeta eduki gabe.
EGITARAUA
Anochecer
No llores
Madrigal
Duerme corazón
Allí
Nocturno (biolin eta pianoa)
Rasgueos (biolin eta pianoa):
-op.67, n.1
-op.68, n.2
-op.69, n.3
Evocaciones (biolin eta pianoa):
Nº1.op.75
Nº2.op.77
Nº3.op.80
Alborada (piano bakarrik)
Así cantaba una rosa (ahotsa, biolin eta pianoa)
Visión de ensueño (ahotsa, biolin eta pianoa)
Taldea
Sopranoa: Eugenia Boix
Biolina: Annika Berscheid
Pianoa: Susana G. de Salazar Ubis
Dibulgatzailea: Mercedes Albaina
Saioak
7 - 19:30.
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
75 min.