Info Zerbitzu orokorrak
JANTZIEN ZERBITZUA
Antzokiko arropazaindegia Hall-aren eta Foyer-en arteko solairuan dago. Doako zerbitzua da.
Berokiak, aterkiak, poltsak edo motxilak, argazki-kamerak, audio- eta bideo-aparatuak, eta abar arropazaindegian uztea eskatzen da.c.
GURPIL-AULKIETAKO EZGAITUAK
Gurpil-aulkietan daudenek Antzokira sartzeko sarbidea eta haientzat gordetako lekua dute ikuskizun guztietan.
HAURRAK
Haur txikientzat besaulkiak egokitzeko tresnak daude. Egokitzaile horiek Aretoko langileei eskatu behar zaizkie.
IKUSKIZUNEI BURUZKO ALDIZKARIA ETA ESKUZKO PROGRAMAK
Sei hilabeteko programazioaren aldizkaria eta ikuskizunen euskarazko zein gaztelerazko esku-programak doan har daitezke Antzokiko hainbat gunetan.
EMANALDIEN IRAUPENA
Funtzioen iraupena Antzokiaren sarreran adieraziko da.
Gutxi gorabeherako iraupena jakiteko, estreinaldia baino bi egun lehenago dei dezakezu Informazio Bulegora 94 479 20 36
GALDUTAKO OBJEKTUAK
Objekturen bat galduz gero, Informazio Bulegora deitu ( 94 479 20 36 ) edo Aretoko buruarekin harremanetan jarri behar da.
ESPAZIOEN ALOKAIRUA
Arriaga Antzokiko espazioak alokatzen dira gertaera edo bilera soziokulturalak edo enpresa-girokoak, e.a. egiteko. Hauek dira aipatu espazioak: Areto nagusia, Foyer-a, Hall nagusia, bilera-gela eta erabilera anitzeko gela.
Informazioa nahi izanez gero, begiratu web orrialde honetako Alokairu-zerbitzua edota 94 479 20 56 telefonora deitu.
AZPITITULUAK
Atzerriko hizkuntzan emandako ikuskizunak azpititulatuak izango dira.
TABERNA, FUNTZIOAK DAUDEN BITARTEAN
Taberna-zerbitzua egongo da Foyer-eko anbigun, atsedenaldia duten funtzioetan.