Info KOMUNIKATUA – SARREREN ITZULKETA

Arriaga Antzokiak honako hau jakinarazi nahi du:

Ezarritako mugikortasun murrizketek eragindako pertsona guztiei urriaren 27tik abenduaren 10era bitartean programatutako ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa honela itzuliko zaie:

1.Antzokiko leihatiletan erositako sarrerak:

Zenbatekoa leihatiletan itzuliko da, erosteko erabilitako finantza-txartel berean edo eskudirutan.

2.On-line erositako sarrerak:

Itzulketa ez da automatikoa izango. Interesdunek posta elektronikoko mezu bat bidali beharko dute helbide honetara: informacion@teatroarriaga.eus, gaian “Sarrerak itzultzea” adieraziz eta, mezuaren eremuan, sarreren itzulketa berariaz eskatuz. Erosketaren unean jasotako sarrerak pdf formatuan erantsi beharko dira.

2020ko ikuskizunetako sarrerak itzultzeko, gainera, nahitaez bete beharko da Arriaga Antzokiak emango duen inprimaki bat.

Arriaga Antzokiak lehenbailehen kudeatuko du itzulketa. Pazientzia eskatzen dugu itzulketak kudeatzeko behar den denborarengatik, eta barkamena eskatzen dizuegu sortutako eragozpenengatik.

Bilbon, 2021eko urtarrilaren 2an

TOP