Irisgarritasuna Ikus-Irisgarritasuna
Arriaga Antzokiak eta ONCE erakundeak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Horri esker, ikusteko desgaitasuna duten pertsonei antzerki-saioak eskaini ahal izango zaizkie. Hartarako, Arriaga Antzokiak aldibereko itzulpen-ekipamendu bat erabiliko du, itsu bakoitzari antzerki-lanaren elementu bisualei buruzko soinudun informazioa emateko.
Arriagak programak Braillez emango ditu, eta saioari jarraitzeko beharrezkoak diren hargailuak entregatu eta jasoko ditu. ONCEko bazkideek %50eko deskontua izango dute Palkoko Aurrealdeko eserlekuetan eta %25eko deskontua gainerakoetan.