Nor gara Bisita gidatuak
Arriaga Antzokia Bilbo hiriko eraikin enblematikoa da, hiriko Hirigune Historikorako atea eta hiribilduko kulturaren enblema. 1890ean eraiki zen eta monumentu historikoaren maila du. Oinezkoak eraikinaren kanpoko arkitektura neo-barrokoa ikus dezake, baina, orain, jendeak eraikineko instalazioetara egindako bisita gidatuen bitartez barneko diseinu eta arkitektura berezia ere ezagutu ahal izango ditu.
Bisita Hallean hasten da eta foyerrak jendea emanaldietara joaten denean normalean sartzen ez den hainbat areto ere korritzen ditu, hala nola, Orient Express areto txikia edo Areto Isabeldarra, operako trajeen erakusketan geldiunea eginez eta, noski, baita besaulki-patio harrigarrian ere.
Bisita beti izan ohi da interesgarria eta 125 urtetik gora dituen eraikin batek barnebiltzen dituen historiak are gehiago oraindik.
Anima zaitez eta bisitatu Bilboko bihotzean dagoen ezinbesteko lekua. Arriaga Antzokia zain daukazu.
Hizkuntza: euskara, gaztelania eta ingelesa.
Ordutegia: Bisiten egutegia jarduera eszenikoaren araberakoa da, eta une bakoitzean antzokiaren baitako espazioek duten okupazioaren araberakoa. Beraz, bisitak larunbat eta/edo igande goizetan egin ohi dira. Bisita burutzeko datak hemen.
Iraupena: 50 minutu, gutxi gorabehera
Edukiera: gehienez, 30 pertsona
Bisita: Halla. Juan Crisóstomo Arriaga eskailera. Foyerra. Areto Isabeldarra. Areto nagusia eta besaulki-patioa. Operako eta zartzuelako jantzien erakusketa. Ohorezko palkoa. Orient Express Areto Txikia.
Sarreren prezioa:
– Sarrera arrunta: 5 euro
– Mugikortasun urriko pertsonek: 3 euro
– Sarrera doakoa: 18 urtetik beherakoak lagunduta (heldu bakoitzeko bi sarrera gehienez) eta 25 urtetik beherako ikasleak. Doako sarrerak leihatilan emango dira, edukiera bete arte.
Sarreren salmenta:
– online
– Arriaga Antzokiko leihatilan
Bisitaldiaren esperientzia partekatzeko posta elektronikoa:
visitasguiadas@teatroarriaga.eus
Berariazko baldintzak:
– Arriaga Antzokiak, arrazoi teknikoak edo artistikoak direla medio, aurreikusitako ibilbidea eta bisiten ordutegia alda dezake.
– Bisitak dagokien orduan puntual hasiko dira eta, behin hasita daudenean, ezingo da sartu.
– Gidariak bestelakorik esan ezean, argazkiak atera eta grabazioak egin ahal izango dira.
– Segurtasun-arrazoiak direla bide, beti gidariaren jarraibideak bete beharko dira, ezingo da Antzokian zehar norbere kasa ibili.
– Arriaga Antzokiak sarrera ukatzea erreserbatuta du eta gidariaren jarraibideak ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen gertakariengatiko edozein erantzukizun baztertuta geratuko da.
– Sarrera itzultzeko edo aldatzeko arrazoi bakarra bisitaldia bertan behera geratzea izango da.
–Debekatuta dago animaliak Arriaga Antzokiko instalazioetara sartzea, gida-txakurra izan ezik.