Antzoki jasangarria Antzoki jasangarria

Arriaga Antzokian konpromisoa hartu dugu ingurumenaren gainean dugun inpaktua murrizteko eta jasangarritasuna sustatzeko gure eragiketen alderdi guztietan, baita gure produkzioetan ere, eta 2023tik aurrera gure antzokiak Green Bookaren jarraibideak eta protokoloak betetzen dituela. Elkarrekin lan egiten badugu, kalitate artistiko bikaineko produkzioak sor ditzakegula uste dugu, gure aztarna ekologikoa minimizatuz eta etorkizun jasangarriago bati lagunduz.

Hori dela eta, artistekin ta ekoizpen taldeekin lankidetzan aritzen gara, honako jasangarritasun-gidalerro hauek praktikan jartzeko, besteak beste:

Materiales Ecológicos

Material ekologikoak

  • Posible denean, lehentasuna emango zaio material jasangarriak eta ingurumena errespetatzen dutenak erabiltzeari eszenografiaren diseinuan eta eraikuntzan.
  • • Material berria erosi baino lehen, dauden materialak eta osagarriak berrerabiltzeari eutsiko diogu, edo horiei erabilera berriak emateari, eszenatokian erabiltzen diren materialen % 50ek gutxienez aurretik erabiliak izatearen istorio bat izan dezaten.

Eficiencia Energética

Energia-efizientzia

  • Energia modu eraginkorrean erabiliko da eta argiak itzaliko dira erabiltzen ez direnean.
  • Berokuntza- eta hozte-sistemak eta ekipo elektrikoak eraginkortasunez erabiliko dira.
  • Argiztapen eta aireztapen naturala eraginkortasunez erabiliko dira posible den heinean.

Reducción de Residuos

Hondakinak murriztea

  • Hondakinak bereiziko dira eta birziklapena arlo guztietan praktikan jarriko da.
  • Komunikazioetan paperaren erabilera minimizatuko da.

Transporte

Garraioa

  • Autoak partekatzea, garraio publikoa erabiltzea, bizikleta erabiltzea edo antzerkirako joan-etorrietarako oinez ibiltzea lehenetsiko da entseguetan eta emanaldietan.
  • Distantzia luzeetan, aukera birtualak eta urruneko bilerak aztertuko dira, bidaia-emisioak murrizteko.
  • Birako produkzioen diseinua optimizatuko da, garraioaren inpaktua minimizatuz, eszenografia errazak erabiliz eta ahal denean ekipamenduak tokian bertan erosiz.

Educación y Divulgación

Hezkuntza eta dibulgazioa

  • Jasangarritasun arloko ahaleginak ikusleekin eta profesioarekin partekatuko dira, haien parte-hartzea sustatuz. Era berean, etorkizuneko produkzioentzat onuragarriak izan daitezkeen ideia berritzaileak eta jardunbide egokiak partekatuko dira.

Mejora Continua

Etengabeko hobekuntza

  • Jasangarritasun arloan egiten ditugun ahaleginak hobetzeko izan ditzakezuen iruzkinak eta iradokizunak oso baliotsuak dira. Elkarrekin eragin positiboa izango dugu ingurumenean eta gure komunitatean

TOP