Erosteko Baldintza Orokorroak Erosteko Baldintza Orokorroak
1. ATARIKO XEDAPENAK
Honako Erosketa Baldintza Orokorrek www.teatroarriaga.eus webgunearen erabilera arautzen dute, ARRIAGA ANTZERTIA KULTUR IHARDUERETAKO ERAKUNDEA,S.A. (aurrerantzean, TEATRO ARRIAGA); helbidea: Plaza Arriaga,1 -48005 Bilbao (Bizkaia, Espainia); IFK: A48211205. Eskainitako edo kontrataturiko ondasun nahiz zerbitzuen inguruan kexa edo erreklamaziorik edukiz gero, edota informazioa eskuratzeko, +34 94 4163533 telefono-zenbakia edota informacion@teatroarriaga.eus posta elektronikoa erabil daitezke.
Webgune honek eskaintzen duen online zerbitzuaren bidez sarrera eta abonuak erosten dituzten bezeroek berariaz onartzen dituzte honako Erosteko Baldintza Orokorrak, erosketa-agindua ematearekin batera, eta TEATRO ARRIAGAk argitaratutako bertsio eta baldintzetan. Horregatik, erosketaren bat egin orduko, bezeroek honako Baldintza Orokorrak irakurtzea komeni da. Honako Erosteko Baldintza Orokorrak webgune honen bidez egindako salmenta guztiei aplikatuko zaizkie.
Eskabidea egitean, hemezortzi urte baino gehiago dituzula eta kontratu lotesleak burutzeko legezko gaitasuna daukazula bermatzen diguzu.
Honako erosteko baldintza orokorrak noiznahi aldatu ahal izango ditugu, Legezko Oharra – Pribatutasun Politika bezalaxe. Testu horien bien bertsio eguneratua kontsultatu edo inprimatu nahi izanez gero, sakatu “Erosketa Baldintzak” eta “Legezko Oharra – Pribatutasun Politika” esteketan.
1.1 ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK
Erabiltzailea zaren aldetik, gure webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak kontsultatu eta erabiltzeko beharrezkoak diren datu guztiak jakinarazi behar dizkiozu TEATRO ARRIAGAri. Datu horiek erabili ahalko ditugu zurekin kontaktuan jarri behar garenean, edota legezko oharra/datuak babesteko politika atalean zehazturiko helburuetarako, helburu horietarako bat berariaz ezeztatzen duzun kasuetan izan ezik.
Informazio hori guztia ezinbestekoa da guretzat, datu horiek gabe ezingo baitugu zure eskaera bideratu. Daturen bat falta dela-eta edo datu horietan akatsen bat dagoela-eta entrega txarto edota atzerapenarekin egingo balitz, ez dugu horren gaineko inolako erantzukizunik izango.
Erabiltzaileak modu egokian erabili beharko ditu webgune honek eskaintzen dituen zerbitzu guztiak, ordenamendu juridikoaren arabera, betiere; zentzu horretan, ezingo du webgunearen ohiko funtzionamendua oztopatu edota kaltetzen duen jarduerarik gauzatu.
1.2 SEGURTASUN-NEURRIAK
Eskura ditugun arrazoizko mekanismo guztiak baliatuko ditugu zure datu pertsonalak modu seguruan artatzeko. Horretarako, webgune honetako legezko oharra/pribatutasun politika atalean jasotako edukia aplikatuko dugu, une oro. Hala ere, honakoa onartzen duzu: ezin daiteke bermatu Internet bidez datuak guztiz modu seguruan eskualdatu daitezkeenik, hau da, berariazko baimenik ez duen beste inork eskuratu gabe. Segurtasunean akatsen bat gertatuz gero, beraz, ezingo diguzu horren gaineko erantzukizunik eskatu, akatsa gure arduragabekeriaren ondoriozkoa izan denean izan ezik.
2. ESKAEREI APLIKATZEKO MODUKO BALDINTZAK
Erabiltzaileak honako hizkuntzetan sinatu ahalko du kontratua: Euskara, Gaztelania eta Ingelesa.
2.1 EROSKETA PROZEDURA
Webgune honen bidez eskaintzen diren ikuskizun eta/edo ekitaldien ezaugarri nagusiak kontsultatu nahi izanez gero, ekitaldi bakoitzaren azalpen-fitxan egin daiteke. Nabigatu lasai webgunean, nahi duzun ekitaldi, data, ordu eta eserlekua aurkitu arte. Behin hori eginda, sakatu bertan, erosketari buruzko informazio guztia eskuratzeko: prezioa, zergak, gastuak, sarrera-kopurua… Aukeratu zuk nahi dituzunak, ata gehitu itzazu erosketa-saskira.
2.2 ESKAERAREN BAIEZTAPENA
Eskaera eginez gero, derrigorrez ordaindu beharko da. Sarrerak aukeratu eta erostea erabaki ondoren (ikusi adibidea hurrengo pantaila-irudian),
Eta eskaera berretsi ahal izango du, “ORDAINDU” botoia sakatuta (ikusi adibidea hurrengo pantaila-irudian), nahi duen txartelaren bidez.
Konfirmazio horretatik aurrera, eskaera irmoa da eta modu automatikoan geratuko da erregistratuta, eta BOSek bidali edota entregatu egingo du, bezeroak aukeratutako moduan.
Egindako eskaeraren erregistro automatikoak frogarako balioa dauka, izaerari, edukiari eta datari dagokienez. Bezeroak eskaera konfirmatzen badu, onartu egingo ditu prezioak, eskainitako produktuen deskribapenak, gastu gehigarriak eta produktuaren salmentari dagozkion gainerako baldintzak, erosketa-prozesuan jasota daudenak.
On-line erako eskaera egiaztatu ondoren, mezu elektronikoa bidaliko da zeuk emandako helbidera. Mezu elektroniko horretan, eskaera konfirmatuko da eta erosketa-prozesua behar bezala amaitu dela egiaztatuko da, eta sarrerak erosi dituzun kontzertuari, sarrera-kopuruari eta erreserbatutako lekuei buruzko informazioa ere bidaliko da, bai eta eskaeraren erreferentzia-zenbakia ere. “Home ticket” modalitatea aukeratuz gero, helbide elektroniko horretan jasoko dituzu sarrerak, etxean bertan inprimatzeko.
Erreferentzia-zenbaki horrek modu bakarrean identifikatzen du webgunearen bitartez egindako erosketa, eta BOSeko langileek modu horretan identifikatu ahal izango du zure erosketa, kontsultaren bat egin behar baldin badiguzu.
Soilik une horretan geratuko da formalizatuta zure eta gure arteko kontratua, eta soilik bidalketa-konfirmazio horretan agertzen diren produktuetarako. Paperezko faktura jasotzeko eskubidea duzu, inolako kostu gehigarririk gabe; horretarako, zure IFZ, izen-abizenak edo egoitza soziala, eta fakturaziorako helbidea jarri beharko dituzu. Modu osagarrian, bezeroak berariaz adierazten du ados dagoela faktura elektronikoa bidaltzearekin; edonola ere, adostasun hori baliogabetu ahal izango du, eta, horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko du hori adieraziz, baldintza hauen aurretiazko xedapenen atalean adierazitako harremanetarako helbidera.
2.3 PREZIOA, MONETA ETA ZERGAK
Eskaera egiterakoan webgunean zehazten diren prezioak izango dira unean-unean aplikatuko direnak. Produktu bakoitzaren ondoan zehaztuko da dagokion prezioa, eurotan (€), eta zergak barne. Unean-unean legearen arabera indarrean dagoen BEZ aplikatuko da.
Kontrakoa adierazi ezean, prezio horiek ez dute bidalketa-gasturik barne hartzen. Bai sarrerak, bai sarrerekin lotutako bestelako zerbitzuak Erabiltzaileari posta arrunt bidez bidaltzeagatiko gastuak gastu gehigarriak izango dira, eta erosketa-prozeduran bertan zehaztuko da horien zenbatekoa.
Indarreko legeriarekin bat etorriz, gure webgunean egindako erosketa guztiei balio erantsiaren gaineko zerga aplikatuko zaie.
Behin erosketa-agindua beteta, eta eskaera ordaindu aurretik, azken laburpena aurkeztuko da, eta bertan identifikatuko d(ir)a eskuratutako produktua(k) eta bere(n) guztirako prezioa (zergak eta gastuak barne).
TEATRO ARRIAGAk nahi beste aldaketa egiteko eskubidea dauka, noiznahi, eta inolako aurre abisurik gabe. Zentzu horretan, nahi izanez gero, egunero eguneratu ditzake produktu eta prezioak, sor litezkeen berrikuntzen arabera.
2.4 ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZA OROKORRAK:
Hauek dira TEATRO ARRIAGA antolaturiko ikuskizun eta ekitaldiei unean-unean aplikatuko zaizkien indarreko zehaztapen eta baldintza orokorrak:
- Erosketa egin ondoren, ikuskizun batera joateko eserlekuak ez dira ez aldatuko ezta itzuliko ere. Ikuskizuna bertan behera geratzea izango da eserlekuen dirua itzultzeko onartuko den zergati bakarra.
- Abaguneek hala eskatzen badute, Arriaga Antzokiak emanaldiak bertan behera utzi, edo iragarritako egunak, ordutegiak, egitarauak eta antzezleak aldatu ahal izango ditu.
- Ikus-entzuleek eta artistek merezi duten errespetua kontuan izanda, ahalik eta puntualtasun handiena eskatzen da. Ikus-entzuleei eta artistei zor zaien errespetua dela eta, emanaldia hasi ondoren ezin izango da aretora sartu, ezarritako atsedenaldietan izan ezik, arauek ez badute kontrakorik adierazten.
- Mesedez, deskonektatu telefono mugikorrak eta alarmak, eta ez erabili argiztatutako pantailarik emanaldian.
- Ez dago baimenduta erretzea edo antzokira janariarekin, edariarekin edo arriskutsuak izan daitezkeen objektuekin sartzea.
- Sarrerak beherapenen bat badu, hori adierazten duen agiria aurkeztea eskatu ahal izango da, egiaztapena egiteko.
- Emanaldian ezin izango da argazkirik atera, filmatu edo grabatu.
- Antolakuntzarekin, teknikarekin eta programazioarekin erlazionatutako zergati justifikatuak direla eta, Arriaga Antzokiak salduta dituen eserlekuak bereganatzeko eta bete batzuengatik aldatzeko eskubidea izango du.
- Ez da baimenduko aretora hiru urtetik beherako umeak sartzea umeei zuzenduta ez dauden emanaldietan, adin horretarako gomendutako ikuskizunetan izan ezik.
- Ez dago baimenduta barandatan berokiak, poltsak, eskuliburuak eta antzekoak uztea. Antzokiak jantziak gordetzeko zerbitzua du.
- Ikus-entzule guztiek euren eserlekua erabiliko dute, eta emanaldiaren aurretik edo emanaldiak irauten duen bitartean ez da zutik egotea edo eserlekuz aldatzea baimenduko, Antzokiak bestelakorik adierazten ez badu.
- Aretoaren ezaugarriak direla eta, eserleku batzuek emanaldia albotik edo gutxiago ikustea eragin dezakete, eta sartzeko hain erosoak ez diren eserlekuak daude. Ezaugarri horiek webgunean zehazten dira, eta baita sarreretako testuan ere.
- 13. Debekatuta dago eserlekuen birsalmenta. Antzokiak ez du inolako erantzukizunik izango salmenta edo webgune ez ofizialetan eskuratutako sarreren gainean, horiek ez baitute antzokira sartzeko eskubiderik emango.
- 14. Arriaga Antzokiak onarpen eskubidea du.
2.5 ORDAINBIDEA ETA SEGURTASUNA
Ordainketa guztiak kreditu edota zordunketa bidezko banku-txartelekin egingo dira. Ordainketa-datuei buruzko orrian zehazten dira zer txartel erabil daitezkeen: Visa eta MasterCard.
Egin berri den erosketa baieztatzeko unean, erosleak zenbait datu eman beharko ditu: txartelaren zenbakia, txartel mota (onartutakoen artean), amaiera-data, eta txartelaren atzealdean dagoen hiru zifrako kriptograma.
Ordainketa denbora errealean egingo da, ordainketa-pasabideren bidez. Ordainketa ezin izango balitz (arrazoi desberdinengatik), eskaera ezeztatu egingo da, automatikoki.
Kreditu-txartelak jaulkitzen dituzten erakundeek, bestalde, dagozkion egiaztatze eta baimenak gauzatzen dituzte. Hori horrela, erakunderen batek ordainketa baimenduko ez balu, eta entregatzeko orduan eragozpenik egonez gero, ez dugu horren gaineko erantzukizunik, eta, beraz, ezingo dugu zurekin inolako Kontraturik gauzatu.
Oharra: kreditu-txartelen bidez iruzur egitea delitua da. TEATRO ARRIAGAk dagozkion legezko ekintzak abiaraziko ditu gure online denda baliatuz iruzurrezko transakzioak gauzatzen dituztenen kontra.
2.6 SARRERA ETA ABONAMENDUAK BIDALI/JASOTZEA
Sarrerak: Erabiltzaileak hemen jaso ditzake sarrerak:
- Aurrez aurre TEATRO ARRIAGAREN lehiatilan kontzertuko egunera arte.
Kasu honetan, erabiltzaileak erosketa baieztatzeko emailean bidalitako informazioa aurkeztu beharko du erabilitako kreditu-txartelarekin batera.
Leihatila ordutegi hemen: https://www.teatroarriaga.eus/informacion/telefonos-y-horarios/Ilarak eta itxaronaldiak saihesteko, leihatilara denboraz hurbiltzea aholkatzen dizugu.
- Baliabide informatikoen bidez; hauek dira dauden aukerak:
- Etxean inprimatzea (Home ticket): Sistema honetan, zuk inprimatuko dituzu sarrerak etxean. Sarrerak eskari inprimakia betetzean jakinaraziko diguzun helbide elektronikora bidaliko dizkizugu. Home ticketa zure gailu mugikorrean deskargatu ahalko duzu (Smartphone edo Tableta), eta sarreran gailuaren pantailan agertuko den QR kodea erakutsiz sartu.
- PassBook: Gailu mugikorretan bakarrik erabiltzeko balio duen modalitatea. Modu honetan, sarrerak zuzenean zure gailu mugikorrean deskargatu ahalko dituzu (eskuragarri baldin badago). Garrantzitsua: sarrerak jasotzeko modu hau Passbook irakurketa app-a duten Smartphone eta tabletentzako bakarrik da, eta ez du PCetarako balio.
2.7 UKO EGITEAREN ETA ITZULKETEN INGURUKO POLITIKA.
Saltzen diren produktuen ezaugarriak ikusirik (data edota betearazteko epealdi zehatza duten sarrerak), erabat aplikatu daiteke Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Babeserako Lege Orokorraren 103.l) artikuluan xedatzen dena. Horren arabera, ez legoke uko egiteko eskubiderik, eta, beraz, behin erosketa onartu ostean, sarrera horiek ezingo dira aldatu, eta horien zenbatekoa ezingo da berreskuratu, ikuskizuna bertan behera geratzen denean izan ezik (hori da erositako sarrera nahiz abonamenduen zenbatekoa berreskuratzeko modu bakarra).