Arriagaren lagunak Babesleak

BABESLEAK
  • El correo
  • Gara
  • Deia
  • bbk
  • Diputación
  • Cadena Ser
  • INAEM
  • FCC
  • Mondragon Ligua

Arriaga Antzokia Bilboko kultur zentrorik garrantzitsuena da, zalantzarik gabe. 1890eko maiatzean inauguratu zenetik, orkestrarik garrantzitsuenek, lehen mailako bakarlariek eta antzerki eta dantza-muntaiarik garrantzitsu eta berrienek beren arrastoa utzi dute hiribilduko antzokiaren eszenatokian.

Publiko eta pribatuaren arteko laguntza posiblea da, eta baita desiragarria ere, guztion mesederako baita, bai hiritarren mesederako zein antzerkiaren jarduera bikainean parte hartzen duten erakunde pribatuen mesederako ere. Arriaga Antzokiarekin elkarlanean aritzea da, kanpora begira, etorkizun handia duen jarduera bati lotzea. Gainera, ordain garrantzitsuak eskaintzen ditu sektore pribatuarentzat.

Arriaga Antzokiaren babes-programak, ekonomiaren zenbait arlotan aitzindari diren enpresak bildu nahi ditu. Enpresa horiek gure herriaren kulturari lagundu eta Arriagako ikuskizunei goren mailako kalitatea eman nahi diote. Horrela, enpresa hauen irudiak bat egiten du Arriagaren ibilbidearekin eta, aldi berean, kontraprestazioak jasoko dituzte.

 


LANKIDENTZAKO EREDUAK

Babes-programak partaidetzarako lau maila ditu:

  • Enpresa Adiskidea
  • Enpresa Laguntzailea
  • Babeslea
  • Babesle Berezia

Alokairuari buruzko informazioa jasotzeko, Kanpo harreman eta protokoloara deitu, 687 556 764 telefonora, Jose Bonilla.

E-maila: protocolo.jotamas@teatroarriaga.eus

TOP