Martín Zalakain, Urbia izeneko herri asmatu bateko gazte euskaldun bat da. Mutiko bihurria, ama galdu ondoren Migel Tellagorri ostalari zaharrak heziko duena. Martinek gorroto du Carlos Ohando, herriko jauntxoa, bere arreba Iñasiz maitemindua dagoena. Iñasik ez dezan buka Carlosen eskuetan, Martinek bere adiskide Bautista Urbiderekin ezkonarazten du. Ezkonberriak Iparraldera aldatzen dira, eta hortik aurrera Bautistak eta Martinek zernahi abentura bizi dituzte.
Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun berri honek abiapuntutzat hartzen du euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren Zalacaín el aventurero eleberria. Dantzariak eta musikariak eskuz esku ari dira Ander Lipus eta Harkaitz Canorekin, literatura eta antzerkia txirikordatuz estilo aurreklasikoko dantza-molde batekin, beste irakurketa bat egin nahirik gure herri kulturaren diziplina horretaz. Dantza, jolasa, musika, abestia… adierazpide guztiak uztarturik agertzen dituen ikuskizuna.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.
Taldea
Pio Barojaren“Zalacaín El Aventurero” eleberrian oinarritua
Zuzendaria eta koreografia: Juan Antonio Urbeltz
Eszena zuzendaria eta interpretazioa: Ander Lipus
Testuak: Harkaitz Cano
Musika sorkariak: Marian Arregi etaMikel Urbeltz
Jantziak: Amaia Bueno eta Claude Iruretagoyena
Dantza taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruña), Maritzuli (Miarritze), Elai-Alai (Portugalete)
Musikariak:
Eskusoinua: Marian Arregi
Biolina: Mikel Urbeltz
Biolina: Arantzazu Mujika
Harpa: MaiderUrbeltz
Txistua, haize eta perkusio tresnak: Dugunako Musikariak
Dultzaina: Ezpelur
Soka tresnak: Plectro
Saioak
20:00
Prezioa
8,50 - 24 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25etik %30eraIraupena
105 minutu