Oratorio eszenaratua

Johannes-Passion

Maisulan musikal suhar, zirraragarri, bizi eta distiratsua”

2018ko apirilaren 13tik 14ra

“Fedez gabetua naiz, eta, hortaz, ezin dut izan zoriontsua, gizon zoriontsuak bai baitaki bere bizitza ez dela izango erratze zentzugabe bat heriotza saihestezin baterantz. Ez dut oinordetzan jaso ez jainko bat, ez puntu sendo bat lurrean, zeinetatik erakarri jainkoaren arreta;ez dut jaso ere ez eszeptikoaren kar disimulatua, ez arrazionalistaren sotiltasuna, ez ateoaren xalotasun sutsua.

Horregatik, ez naiz ausartzen harririk botatzera nik zalantzan jartzen ditudan gauzetan sinesten dutenei, ezta ere zalantza adoratzen dutenei zalantza iluntasunez inguratua ez balego bezala. Harri horrek neroni joko ninduke, errotik sinesten baitut hau: gizakiaren kontsolamendu-gosea ase ezina da”.

Stig Dagerman

 

Bachen musikak zuzen garamatzakontsolamendurantz, askatasunerantz eta bestearen bilaketarantz. Johannes-Passion obrak bortizki islatzen du erredentzioranzko ezinbesteko bidea. Nola solastatzen da gizon garaikidea maisulan honekin? Nola egiten diogu aurre saminari eta geure heriotzari, heroiaren duintasunarekin, gurasoen indarrarekin?

Johannes-Passion punta-puntako obra bat da musikaren eta artearen historian. Gizatasunez eta edertasunez betetako obra bat. Bach da gure ispilu argi eta ederra. Agian, Bachek ezagutu zuen Jainkoa.

 

Estreinaldia Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokiaren produkzio berria, Pariseko Théâtre du Châtelet-ekin
koprodukzioan


Taldea


Johannes-PassionBWV 245

Johann Sebastian Bach

Interpreteak

Evangelista: Joshua Ellicott

Sopranoa:Berit Norbakken Solset

Altoa: Carlos Mena

Tenorra arias: Robert Murray

Pilatos/bajo arias: Jonathan McGovern

Jesús: James Newby

 

Musika zuzendaria:  Erik Nielsen

Eszenako zuzendaria: Calixto Bieito

Dramaturgia: Bettina Auer

Eszenografia: Aída Leonor Guardia

Jantzitegiaren diseinugilea: Ingo Krügler

Argitzailea: Michael Bauer

Eszenako zuzendaritzako laguntzailea:  Lucía Astigarraga y Barbora Horáková Joly

Argiztapenaren laguntzailea: Verena Mayr

Figuringile bertaratua: Paula Klein

 

BOS - Bilbao Orkestra Sinfonikoa
COB - Coro de Ópera de Bilbao

Errepikatzaile maisua: Husan Park

 

TOP