‘Abesti Bat Gutxiago’ elkarlanarekin estatu batuarren hamaika abesti itzuli eta moldatu ostean, hariari tira eta segida gisa Lou Topet bandak, Harkaitz Cano idazleak eta euskal musikako lagun ezagunek Seeger berpiztuko dute bere abestien moldaketen bitartez, saio bakar eta ahaztezin batean.

Musikari hilezkorrik baldin bada, horixe da Pete Seeger, Amerikako Estatu Batuetako folk kantari garrantzitsuenetarikoa. Itzal luzea du New Yorkeko musikariak. Izan ere, Bruce Springsteen edo Bob Dylan bezalako artistek ahoan bizarrik gabe aitortu izan dute aitatzat dutela bakarlaria. Woody Guthrierekin eskutik, AEBetako ezker mugimenduaren abangoardia musikala izan zen Seeger eta memorian iltzatuta ditugu Lincoln batailoiari abestutako bertsoak eta 1978an Euskal Herrira egin zuen bidaia hura. Gurean ere eragina izan zuen eta horrela, Benito Lertxundik, Fermin Muguruzak edota Garik ekarri zuten Seeger euskal kantagintzara.

Arriagako eszenatokian Lou Topetek kantu klasikoak berritu eta musika festa handia eskainiko du, lagun handien parte hartzearekin; Aiora Renteria, Anje Duhalde, Eñaut Elorrieta eta Izaro, besteak beste!

Loraldia 2017 – Euskal kultura berriro loratuko da Bilbon beste udaberri batez Loraldiari esker

 

Loraldia


Taldea


Lou Topet Banda, Harkaitz Cano Eta Lagunak Eñaut Elorrieta - Aiora Renteria - Anje Duhalde – Izaro,...

 

Lou Topet:

Ahotsa, kitarra akustikoa eta armonika: Oier Aranzabal

Kitarra elektrikoa eta ahotsa: Rafa Rueda

Hammonda eta teklatua: Joserra Senperena

Baxua: Oihan Larrañaga

Bateria: Ander Zulaika

Saioak

Día 26. 19:00 h.

Prezioa

6,50 - 18 euro /beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Loraldia:%35

Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek:%50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
TOP