Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean.
James Joyce-ren “Dubliners” ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (“The dead”) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara.
Euskarazko ikuskizuna.
Antzezlana mintzagai
Emanaldi bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago, antzezlana mintzagai izango duen solasaldia eskainiko du Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok. Arriaga Antzokiko foyerrean gauzatuko da eta 20 minutu iraungo du, ondoren eskenatoki gainean gertatuko denaren gosegarri gisa.
Taldea
Moldaketa: Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria
Zuzendaria: Garbi Losada
Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota
Eszenografia: Markos Tomas
Jantziak: Tytti Thusberg
Argiztapena: Xabi Lozano
Produkzio exekutiboa: José Antonio Vitoria
Banatzailea: Ados Teatroa
Estreinaldia Arriaga Antzokian
Saioak
Urtarrilak 24 eta 25. 11:00
Urtarrilak 26. 20:00
Prezioa
6,50 - 20 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25etik %35eraIraupena
Ordu 1 eta 30 minutu atsedenik gabe